Zinemaldia

4 saio Zinemaldian
Gure Oroitzapenak 66. Donostiako Zinemaldian egongo da. Estreinaldia hilaren 27an izango da, Printzipe 9 zine-aretoetan, 20:15etan. Beste saioak honako hauek dira: 28an, Printzipe 3, 18:45 29an, Antiguo Berri 7, 18:15 29an, Printzipe 2, 22:00etan Informazio guztia Zinemaldiko webgunean
“Gure oroitzapenak” Zinemaldian egongo da
Gure oroitzapenak film kolektiboa (Adabaki Ekoizpenak) aurtengo Zinemaldian ikusi ahal izango da, Zinemira atalean hain zuzen ere. Joan den ostiralean aurkeztu genuen Donostian euskal zinearen aurkezpenean. Laster jakinaraziko ditugu emanaldien egun eta orduak, bai eta zein zine-aretotan proiektatuko den. Bestalde, urrian izango dira estrenaildiak zine-areto komertzialetan. Egun zehatzak jakin orduko, jakinarazi egingo dizuegu.