Irrati  bitan  egon  gara  ‘Gure  oroitzapenak’  aurkezten
Badira hiru aste aurkeztu genuela ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboa. Oraindino ari gara azken ukituak ematen baina, on bidean, laster egongo da amaituta. Bien bitartean, filma han eta hemen aurkezten jarraitzen dugu. Joan den astean elkarrizketa bi egin genituen. Bata Radio Euskadiko Iflandia saioan eta bestea Bizkaia Irratiko kultura magazinean.
‘Gure oroitzapenak’ aurkeztu dugu gaur goizean
Bilboko Kafe Antzokira bildu gara gaur goizean ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboaren aurkezpena egiteko. Filma ez dago oraindik buruturik, ari gara eta ondo bidean udazkenaren hasieran ikusi ahal izango da. Gure oroitzapenak filmean toki eta aldi ezberdinak ezagutuko ditugu. Kurdistango Diyarbakir-etik laurogeiko hamarkadako Bilbora joango gara; Parisko kale kantoietatik eta Gare du Nord tren-geltokitik Dunkerqueko hondartzera;...
‘Gure oroitzapenak’ filmaren aurkezpena
Etzi, goizeko 11.00etan Bilboko Kafe Antzokian, komunikabideen aurrean aurkeztuko dugu ‘Gure oroitzapenak’ filma. Joseba Sarrionandiaren literaturatik abiatzen den film kolektiboa da ‘Gure oroitzapenak’. Aurkezpenean proiektuaren berri emango dugu, bai eta zein fasetan dagoen azaldu ere.