“Gure oroitzapenak” Zinemaldian egongo da

Gure oroitzapenak film kolektiboa (Adabaki Ekoizpenak) aurtengo Zinemaldian ikusi ahal izango da, Zinemira atalean hain zuzen ere.

Joan den ostiralean aurkeztu genuen Donostian euskal zinearen aurkezpenean.

Laster jakinaraziko ditugu emanaldien egun eta orduak, bai eta zein zine-aretotan proiektatuko den.

Bestalde, urrian izango dira estrenaildiak zine-areto komertzialetan. Egun zehatzak jakin orduko, jakinarazi egingo dizuegu.