‘Gure oroitzapenak’ aurkeztu dugu gaur goizean

Bilboko Kafe Antzokira bildu gara gaur goizean ‘Gure oroitzapenak’ film kolektiboaren aurkezpena egiteko. Filma ez dago oraindik buruturik, ari gara eta ondo bidean udazkenaren hasieran ikusi ahal izango da.

Gure oroitzapenak filmean toki eta aldi ezberdinak ezagutuko ditugu. Kurdistango Diyarbakir-etik laurogeiko hamarkadako Bilbora joango gara; Parisko kale kantoietatik eta Gare du Nord tren-geltokitik Dunkerqueko hondartzera; Lisboako giro goxotik paisaia elurtuetara; Lehen Munduko Gerran Baigorri ingurutik Habanako arte modernoko galeria batera…

Bestalde, filmean, unibertso literarioan agertzen diren zenbait elementu ere azalduko dira ezinbestean: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, errari ibiltzea, besterria, gerra, suntsiketa, maitasuna, noraeza, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura, eta abar.